ForoTech – 2016ko martxoa

2016ko martxoan ForoTech ospatuko da Unibertsitatean, ingeniaritza eta teknologiaren inguruko topaketako urteroko foroa, unibertsitatearen, enpresen, ikasleen eta gizartearen artekoa.DeustoTech Learning-en kasuan, jarduera batzuk antolatuko dira, zientzia eta teknologiarako zaletasuna transmititzeko.

Aurreko edizioan egin zen bezala, jendearentzako bisitaldiak antolatuko dira, Unibertsitatea eta DeustoTech ikerketa institutua ezagutzeko. Proiektu teknologikoak ere denentzako ikusgai egongo dira, ikastetxeentzako lantegiez gain. Nahi duten ikastetxe guztiek ordua hartu eta ikusi ahal izango dute Unibertsitateko erakusketa, baita Unibertsitatea bisitatu edo antolatzen ditugun lantegietan parte hartu ere.

Doako lantegiak eskainiko dira: programatzen hasteko Kodetu, Robotika eta Scratch-ekin (hainbat maila); Informatika desentxufatua; Pentsamendu kritikoa; eta Generoa eta teknologia.

Hour of Code – 2015eko abendua

Abenduaren 9tik 11ra, Deustuko Unibertsitateak bat egingo du berriro Hour of Code ekimenarekin.Kodearen ordua 180 herrialdetan eta 30 hizkuntza baino gehiagotan egingo da aldi berean.Gaur egun, gazteei informatika pentsatu eta ulertzeko bidea erakutsi nahi dien mugimendu hori 100 milioi ikaslerengana heltzen da.

DeustoTech Learning-ek berriro eskainiko dizkie doako lantegiak 8 eta 14 urte bitarteko ikasle taldeei, programaziora era dibertigarrian hurreratzeko.

“Hour of Code”ren aurtengo edizioan lantegi hauek eskainiko zaizkie ikasleei: Kodetu, Scratch, Informatika desentxufatua eta Pentsamendu kritikoa.

Deusto Code Week – 2015eko urria

Aurten ere Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak bat egin du programazioko oinarrizko trebetasunak eta ezagutzak hezkuntza arautuko edukietara txertatzea sustatzen duten nazioarteko Code Week mugimenduekin.

Urriaren 13tik 16ra, EAEko hainbat ikastetxetako 600 ikaslek baino gehiagok hartu zuten parte Deusto Code Week lantegietan.Programaziora bideratutako hainbat jarduera eskaini ziren: “Bideo-jokoen diseinua Scratch-ekin”, “Lego roboten programazioa” edo “Informatika desentxufatua”.Lehen Hezkuntzako 3. mailatik DBHko 2. mailara bitarteko ikasleak hurreratu ziren Unibertsitatera.Txikienek programazioko erronkei irtenbidea eman zieten Kodetu eta Beebot-ekin, eta nagusienak bideo-jokoak diseinatzen eta robotak programatzen aritu ziren.

Halako ekimenek teknologia gazteei hurbildu nahi diete, eta bokazio zientifiko eta teknologikoen kopurua zabaldu gazteen artean, bereziki, nesken artean.