InspiraSTEAM 2016 amaiera

2016 urtea bukatuta InspiraSTEAM 2016 proiektua bukatzera doa. Trasteak, proiektu honekin elkarlanean, Genero eta Teknologia lantegiak egin ditu lehengo eta bigarren hezkuntzako 12 ikastetxe desberdinetan.

Lantegi hauetan kontu desberdinen inguruan hausnartu da ikasleekin, hala nola, estereotipoak, emakume zientifikoak eta teknologoak historian, STEM(Zientzia, Teknologia, Ingeneritza eta Matematikak siglak ingelesez) lanbideak, eta beste hainbat gai, hori bai, beti ere, emakumeekin eta bokazio zientifiko-teknoolgikoei lotuta.

850 ikasle inguruk parte hartu dute, lehen hezkuntzako 5.mailatik bigarren hezkuntzako 3.mailararte, non %50-a baino ikasle gehiagok bokazio zientifiko-teknologikoa dutela esan diguten. Parte hartu duten talde bakoitzarekin ikasi eta gozatu dugu, eta oso esperientzia aberatsa eta inspiratzailea izan da guretzat. Hori dela eta, parte hartu duzuen ikastetxeei eskerrak eman nahi dizkizuegu.

San Felix Ikastetxea, Esclavas SC – Fátima, San José Jesuitak Durango, Intxixu Ikastola, Zamakola Eskola, Sagrado Corazón Bermeo, Jesús-María Ikastetxea, Larramendi Ikastola, Nevers Ikastetxea, Kurutziaga Ikastola, El Salvador Maristas Ikastetxea eta Berrio-Otxoa Ikastetxea. ESKERRIK ASKO!

Inspira proiektuaren esperientzia hain izan da onuragarria, 2017an edizio berri bat hasiko dugula, adi egon!

Irudiak ikasleek egindako “avatar” zientifiko-teknologikoen sorta txiki bat erakusten du. Horrez gain, Debbie Sterling-en “Inspirando a la próxima generación de ingenieras” bideoa eskeiniko dizuegu.