Deusto Code Week – 2015eko urria

Aurten ere Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak bat egin du programazioko oinarrizko trebetasunak eta ezagutzak hezkuntza arautuko edukietara txertatzea sustatzen duten nazioarteko Code Week mugimenduekin.

Urriaren 13tik 16ra, EAEko hainbat ikastetxetako 600 ikaslek baino gehiagok hartu zuten parte Deusto Code Week lantegietan.Programaziora bideratutako hainbat jarduera eskaini ziren: “Bideo-jokoen diseinua Scratch-ekin”, “Lego roboten programazioa” edo “Informatika desentxufatua”.Lehen Hezkuntzako 3. mailatik DBHko 2. mailara bitarteko ikasleak hurreratu ziren Unibertsitatera.Txikienek programazioko erronkei irtenbidea eman zieten Kodetu eta Beebot-ekin, eta nagusienak bideo-jokoak diseinatzen eta robotak programatzen aritu ziren.

Halako ekimenek teknologia gazteei hurbildu nahi diete, eta bokazio zientifiko eta teknologikoen kopurua zabaldu gazteen artean, bereziki, nesken artean.