IKASTETXEEN ZERRENDA
Proiektuko lana errazteko, Inspira STEAMen barruan ikastetxeko arduradun edo tutore izanik egin beharko diren ekimenen zerrenda tenporizatua bidaltzen dizugu. Hemen duzu zerrenda eguneratua eta behar diren estekak bertan dituzu: http://bit.ly/inspira-checklist-centro
Ikastaroaren aurretik:
- Eman izena (webean). Antolaketatik komunikazio guztiak egiteko erabiliko dugun posta-zerrendan apuntatuko zaitugu.
- Etorri proiektua aurkezteko saiora (maiatza-ekaina).
- Eman izena (webean). Bertan dituzu tutoreen helbide elektronikoak eta antolatuta dauden prestakuntza saio guztiak. Ikastetxean mutilekin lan egingo duten pertsona guztiek etorri behar dute prestakuntza saio horretara.
Izena eman ondoren, hasi aurretik:
- Hasierako esleipena jasoko duzu, ikastetxearen eta taldeen datuekin. Erantzun posta elektronikoz, arazorik ikusten baduzu.
- Joan ikastetxeentzako prestakuntza saiora (tutorea).
- Jaso InspiraSTEAM materiala saioan (tutoreak). Hala egiten ez duzuen ikastetxeak etor zaitezkete jasotzera:
- Urriak 5, ostirala, 16:30 – 19:00, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo, Ingeniaritza Fakultatea, 208 gela.
- Urriak 9, asteartea, 16:00 – 18:30, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo, Ingeniaritza Fakultatea, 208 gela.
- Egun hauetan ezin bazara etorri, jarri harremanetan hona idatzita: inspira@deusto.es
Materiala neskentzat eta mutilentzat da. Mutilen baliabideak zuzenean kudeatuko dituzu. Neskenak mentoreari eman beharko dizkiozu, berak antola ditzan, ikastetxeko lehenengo saiora joaten denean.
- Behin betiko ikastetxeen eta mentoreen esleipena jasoko duzu. Erantzun posta elektronikoz, adierazten zaizun epean, arazorik ikusten baduzu.
Ikastaroaren aurretik, behar adinako aurrerapenez:
- Inprimatu edo enkargatu behar den beste koaderno Inspira STEAM programa egingo duten neska-mutilentzat.
Mentoreen esleipena berretsitakoan:
- Ikastetxeko arduradunen eta mentoreen arteko harremanaren informazio gurutzatua jasoko duzu (zuri dagokizun ikastetxeko taldeei dagokien informazioa baino ez duzu jasoko). Mentorea egun batzuen buruan harremanetan jarriko ez balitz, idatzi edo deitu egin diezaiokezu, harremanari hasiera emateko, saioen datak zehazteko eta bestelako xehetasunetarako.
- Lehenengo saioaren aurretik: arduratu zaitez Inspira egingo duten neska-mutil guztiek euren legezko tutoreen idatzizko baimena izan eta testak (“aurrekoak”) erantzun ditzaten. Ikastetxeak gordeko ditu baimen horiek.
- Saio bakoitzean:
- Prestatu saioa dagokion gidoiaren laguntzaz (partekatutako karpetan duzue)
- Saio bakoitzaren aurretik, mentoreak hitz egingo du zurekin zelako baliabideak behar dituen esateko (ikus-entzunekoak, eskolako materiala, gela zabaltzeko eta ixteko datuak, ikastetxera sartzea, etab.). (Lehenengo saioan, ziurtatu koadernoak eta eranskailuak mentorearen esku daudela).
- Egin zure saioa, mentoreak berea egiten duen bitartean.
- Saio bakoitzaren ondoren, erregistratu zure feedbacka (imprimakia).
Saio guztien ondoren:
- Arduratu zaitez Inspira egin duten neska-mutil guztiek testak (“ondorengoak”) eta gogobetetasuneko galde-sortak erantzun dituztela.
- Bete ikastetxearen gogobetetasuna neurtzeko azken galde-sorta (imprimakia).
- Itxiera jardunaldira gonbidatuko zaitugu (otsaila-martxoa).
Beste ohar batzuk
Eranskailuak. Eranskailuak saio bakoitzeko edukiarekin daude lotuta. Nahi duzun bezala erabil ditzakezu. Gure proposamena da neska-mutilei saioaren amaieran ematea. Eranskailuak DIN A4ko hiru orritan emango zaizkizue, erditik zatitu DIN A5eko 6 orri ateratzeko, orri bat saio bakoitzeko:
- 1. saioa: STEAM
- 2. saioa: Genero estereotipoak
- 3. saioa. Lanbideak
- 4. saioa: STEAM emakumeak historian
- 5. saioa: STEAM emakumeak gaur egun
- 6. saioa: #STEAMneskak / #STEAMmutilak
Materiala. Behar duzun material guztia irakurgarri duzu Google Driven karpeta partekatuan: http://bit.ly/inspira-2018-centros-material
Testak. Neska-mutilei jarraipena egiteko pasatu behar zaizkien tresnak linean dituzu eskura. Estekak webean dituzu. Interneteko konexioa beharko da ordubete inguruan aurreko eta ondorengo testak egiteko (test batzuk berdinak dira eta beste batzuk ondorengoan baino ez daude).
Koadernoaren bertsio inprimagarria ere karpetan duzu eta hemen. A5eko liburu formatuan Lankopiren bidez inprimatu nahi baduzue, haiekin jarri beharko duzue harremanetan:
Enpresa: LANKOPI S.A.L.
Izena: Txetxu Eguzkizaga
Helbide elektronikoa: txetxu@lankopi.com, pedidos@lankopi.com
Telefonoa: 944230700 – 688 815 902
Inspira liburu bakoitzaren prezioa: 4,18 € + BEZ
Zalantzarik edo gorabeherarik izanez gero, jarri harremanetan noiznahi hona idatzita: inspira@deusto.es