MENTOREENTZAKO ZERRENDA

Proiektuko lana errazteko, Inspira STEAMen barruan mentore izanik egin beharko diren ekimenen zerrenda tenporizatua bidaltzen dizugu. Hemen duzu zerrenda eguneratua eta behar diren estekak bertan dituzu: http://bit.ly/inspira-checklist-mentora

Ikastaroaren aurretik:

  • Eman izena (webean). Antolaketatik komunikazio guztiak egiteko erabiliko dugun posta-zerrendan apuntatuko zaitugu.
  • (Aukeran) Etorri proiektua aurkezteko saiora (maiatza-ekaina).
  • Eman izena (webean). Bertan dituzu antolatuta dauden prestakuntza saio guztiak.

Izena eman ondoren, hasi aurretik:

  • Behin-behineko ikastetxeen eta mentoreen esleipena jasoko duzu. Erantzun posta elektronikoz, arazorik ikusten baduzu.
  • Joan prestakuntza saioetara (aukerakoa aspaldiko mentoreentzat: 2-3 urtean behin berriro prestakuntza saiora joatea gomendatzen dugu).
  • Jaso InspiraSTEAM materiala (prestakuntzako 2. saioan). Aspaldiko mentoreok pasa zaitezkete bila:
    • Urriak 5, ostirala, 16:30 – 19:00, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo, Ingeniaritza Fakultatea, 208 gela.
    • Urriak 9, asteartea, 16:00 – 18:30, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo, Ingeniaritza Fakultatea, 208 gela.
    • Egun hauetan ezin bazara etorri, jarri harremanetan hona idatzita: inspira@deusto.es
    • (Materiala zeuretzat da. Neska-mutilentzako baliabideak eskolan izango dituzu eskura, bertara joaten zaren lehenengo saioan).
  • Behin betiko ikastetxeen eta mentoreen esleipena jasoko duzu. Erantzun posta elektronikoz, adierazten zaizun epean, arazorik ikusten baduzu.
  • (Aukeran) Zure lantokiko arduradunarekin hitz egin dezakezu, Inspira STEAM erakundeen konpromisoa sinatzeko.
  • Eskatu Inspira STEAM mentoreen elkartean izena emateko, mentoreen arteko komunikaziorako eta lankidetzarako, programak dirauen bitartean. Google +eko komunitate hau erabiliko dugu (erabili Gmaileko helbide elektroniko bat edo GSuiteko erakunde bat, edo sortu Google +eko kontu bat edozein helbide elektronikorekin): http://bit.ly/inspira-comunidad Bertara sartzeko, jarraitu esteka honi (gonbidapena): https://plus.google.com/communities/101507496768685035755?sqinv=c2tIeGpTa1hGaXprTnNkN0RyZ0I5dE83blktR1Bn Eta sakatu “onartu” teklan, ezkerrean agertzen denean.

Behin taldearen/ikastetxearen esleipena egindakoan:

  • Bidali argazkia + biografia + gizarte sareetako estekak weberako (inprimakia).
  • Ikastetxeko arduradunen eta mentoreen arteko harremanaren informazio gurutzatua jasoko duzu (zuri dagokizun ikastetxeko taldeei dagokien informazioa baino ez duzu jasoko). Idatzi edo deitu ikastetxera harremanetan jartzeko, neska-mutilekin izango dituzun saioen egunak zehazteko eta beste xehetasun batzuetarako.
  • Harremana izandakoan, berrets iezaguzu martxan dagoela (inprimakia).
  • Saio bakoitzean:
    • Prestatu saioa dagokion gidoiaren laguntzaz (partekatutako karpetan duzue)
    • Erabili elkartea edozein zalantza, ideia edo esperientzia partekatzeko gainerako mentoreekin.
    • Saio bakoitzaren aurretik, adierazi ikastetxeari eta egiaztatu zelako baliabideak beharko dituzun: ikus-entzunekoak, eskolako materiala, gela zabaltzeko eta ixteko datuak, ikastetxera sartzea, etab. (Lehenengo saioan, egiaztatu neska-mutilek koadernoak dituztela eta eranskailuen kit-ak eman dizkizutela).
    • Saio bakoitzaren ondoren, erregistratu saioaren feedbacka (imprimakia).

Saio guztien ondoren:

  • Bete gogobetetasuna neurtzeko azken galde-sorta (imprimakia).
  • Itxiera jardunaldira gonbidatuko zaitugu (otsaila-martxoa).

 

Beste kontu batzuk

Eranskailuak. Eranskailuak saio bakoitzeko edukiarekin daude lotuta. Nahi duzun bezala erabil ditzakezu. Gure proposamena da neska-mutilei saioaren amaieran ematea. Eranskailuak DIN A4ko hiru orritan emango zaizkizue, erditik zatitu DIN A5eko 6 orri ateratzeko, orri bat saio bakoitzeko:

  • 1. saioa: STEAM
  • 2. saioa: Genero estereotipoak
  • 3. saioa. Lanbideak
  • 4. Saioa: STEAM emakumeak historian
  • 5. saioa: STEAM emakumeak gaur egun
  • 6. saioa: #STEAMneskak / #STEAMmutilak

Materiala. Behar duzun material guztia irakurgarri duzu Google Driven karpeta partekatuan: http://bit.ly/inspira-2018-mentoras-material

 

Zalantzarik edo gorabeherarik izanez gero, jarri harremanetan noiznahi hona idatzita: inspira@deusto.es

 

Eskerrik asko eta InspiraSTEAM 2018-2019 ona izan!