Emakumeak, Zientzia eta Teknologia

Emakumeak, Zientzia eta Teknologia Espainiako Parke Zientifiko eta Teknologikoen Elkarteak (APTE) bultzatutako ekimena da, eta bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzea du helburu, etorkizuneko ikasketetarako zientzien edo teknologiaren espezialitatea aukeratzen duten ikasleen ehunekoa handitzeko.

Deustuko Unibertsitateak aurtengo edizioan ere lagundu du Euskadiko Parke Teknologikoen sarearekin, eta lau jardunaldi antolatu ditu Abantoko, Gasteizko eta Donostiako campusetan. Euskal Autonomia Erkidegoko 10 ikastetxetako 15-18 urte bitarteko 611 ikaslek parte hartu dute jardunaldietan.

6. edizioa azaroaren 28an, 29an, 30ean eta abenduaren 1ean egin zen, eta bertan mahai-inguru bat antolatu zen, zientziaren eta teknologiaren arloetan emakume profesionalek egindako lana ikusarazteko, Blockchainen funtzionamendua ulertzeko eta “Mundua aldatzen duten emakumeak” erakusketa ikusteko. Erakusketa horretan, zientziari eta teknologiari lotutako jarduera profesionala Euskadiko Parke Teknologikoko campusetan garatzen duten emakumeak izan ziren protagonista.
.

Parte hartu duten ikastetxeak:

  • Olabide Ikastola – Vitoria-Gasteiz
  • CIFP Murgia – Murgia
  • San Viator – Vitoria-Gasteiz
  • Carmelitas SC – Vitoria-Gasteiz
  • Colegio Alemán – Donostia
  • Mary Ward Ikastetxea – Donostia
  • La Salle Donostia
  • IES Aixerrota – Getxo
  • IES Dolores Ibarruri – Abanto
  • San Felix Ikastola – Ortuella

Erlazionatutako edukia