FIRST LEGO League Euskadi

FIRST LEGO League-k STEAM bokazioa sustatzen du. Ekimen honek aurkikuntzaren, berrikuntzaren, inklusioaren eta talde-lanaren garapena sustatzen du, dibertsioaren eta laguntasunaren bitartez, besteak beste.

EOLOS Smart Factory

eolos logo

Eolos Smart Factory tailer bat da, 15 eta 18 urte bitarteko ikasleei ingeniaritzaren arlo desberdinak ezagutaraztea du helburu, arlo horien arteko desberdintasunak ezagutaraztea eta, proiektu berean, profil ugari eta askotarikoen lankidetza beharrezkoa dela begien bistan jartzea ere bai.

Emakumeak zientzian

Emakumeak Zientzian ekimenak 2017an eman zituen lehen urratsak eta urtez urte hazten eta sendotzen joan da. Bere helburua da emakumeen jarduera zientzian ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoei egozten zaizkien rol maskulinoak hautsi eta nesken eta nerabeen artean karrera zientifikoak aukeratzea bultzatzea.

Trastea tailerrak – STEAM Sare

Ingeniaritza Fakultatean, STEAM bokazioak ildo estrategikoaren barruan eta ekimenaren esparruan Trastea.club, STEAM hezkuntzaren arloko ekintza eta proiektuetan lan egiten ari gara 2016tik, gazteek arlo horiekiko duten interesa handitzeko, bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko eta horiek ematen dituzten gaitasunak hobetzeko.

Inspira STEAM

Inspira STEAM: STEAMak sustatzeko proiektu aitzindaria, bereziki nesken artean.