Emakumeak zientzian

Emakumeek zientzian egiten duten jarduera begien bistan jartzea, jarduera zientifiko-teknikoetan gizonezkoei esleitu ohi zaizkien rolak haustea, eta nesken eta nerabeen artean karrera zientifikoak hautatzeko aukerak sustatzea.

Horretarako, jardueren programa zabala sustatzen, antolatu, garatu, aurkeztu eta gauzatzen da otsailaren 11 inguruan.

Emakumeak Zientzian ekimenak 2017an eman zituen lehen urratsak eta urtez urte hazten eta sendotzen joan da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak erabaki zuen, 2016an, otsailaren 11 Zientziako Emakumeen eta Nesken Nazioarteko Eguna aldarrikatzea, emakume eta nesken zientziarako sarbidea eta parte-hartze osoa eta berdina lortzeko.

Euskal Herriko zientzia eta teknologia sareko entitate ordezkari ezberdinek parte hartzen dute urtero ekimenaren antolatzaile gisa, lankidetza-hitzarmen espezifiko bat sinatuz. Hitzarmenaren entitate sinatzaileek ekimenaren helburuak partekatzen dituzte eta konpromisoa hartzen dute gizarte osoari zuzendutako ekintzak antolatzeko eta proiektua garatzeko aukera emango duen ekarpen ekonomikoa egiteko. Deustuko Unibertsitatea da hitzarmen honen entitate sinatzaileetako bat.

Informazio gehiago: https://emakumeakzientzian.eus/eu/

Erlazionatutako edukia