Otsailaren 10ean Donostian eta otsailaren 11n Bilbon, otsailaren 11a ospatu eta aldarrikatu genuen!

Otsailaren 11n Zientziako Emakumeen eta Nesken Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Urtean zehar, TrasteaClub-en bitartez (https://trastea.club/), eta egun hauetan STEAM eremuak ere landu nahi ditugu gazteekin. Kasu honetan, batxilergoko 60 ikasle baino gehiagok parte hartu dute gure tailerretan. Pentsamendu Konputazionala landu dugu MOON mahai-jokoa erabiliz, kode bitarra eta eragiketa aritmetiko-logikoak irakasten dituena.

Pentsamendu Konputazionaleko tailerra mahai-jokoen bidez lantzea erakargarria eta hezitzailea da ikasleentzat. Gailurik erabili gabe teknologiak nola funtzionatzen duen ulertzeko, ikasleek beren pentsamendu konputazionala garatu dute jolastuz eta erronkak konponduz. Mahai-jokoen bidez sistema bitarrari, eragiketa logiko-matematikoei eta blockchain delakoari buruz ikasi dute modu dibertigarri eta praktikoan.


Ikusi baliabide guztiak

Erlazionatutako edukia