STEAM tailerrak Sare A01. 23-24 ikasturteko Trastea

Trastea.club-etik STEAM Sare katalogoan parte hartzen dugu, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatzen duen STEAM Euskadi estrategiaren barruan, “Trastea: garatu zure sormena pentsamendu konputazionalaren bidez” jarduera eskainiz. 2023-2024 ikasturterako 10 tailer planifikatuta daude Euskal Autonomia Erkidegoko 10 ikastetxetan, guztira 163 ikasle DBHko 1. mailatik 2.era bitartean.

Ikasleek, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatera egindako bisitaren bidez edo ikastetxean bertan, tailer ludikoetan parte hartzen dute, lehen harremana izateko edo pentsamendu konputazionalaren alderdietan sakontzen jarraitzeko. 

Eskaintzen diren tailerrak honako hauek dira: pentsamendu konputazionala garatzeko mahai jokoak (Arqueras de Nand, Moon eta Block Miners), robotika Micro:bit-ekin, programazioa Scratch-ekin eta Eolos Smart Factory-rekin ingeniaritza arlo desberdinak modu praktikoan ezagutzeko.

A01 Trastea jarduera STEAM Sare 2024-2025 katalogoan sartuko da. Dagoeneko eskuragarri dago ikastetxeek 2024ko apirilaren 29tik maiatzaren 24ra arte aurrez izena emateko epea.

2023-2024 ikasturtean parte hartu duten ikastetxeak:

  • Aresketa Ikastola S.Coop.
  • Andoaing Aita Larramendi Ikastola Koop
  • C.F. Somorrostro
  • Colegio Esclavas SC Fátima Bilbao
  • Elgoibar Ikastola
  • IES Botikazar BHI
  • IES Juan Antonio Zunzunegui BHI
  • IES Orixe BHI
  • IES Soraluze BHI
  • Sagrado Corazón Ikastetxea Bermeo

Erlazionatutako edukia