
2018ko apirilaren 25ean, 26an eta 27an, Ingeniaritza eta Teknologia Astea – ForoTech 2018 – egin zen berriro ere Deustuko Unibertsitatean. 650 batxilergoko eta bigarren hezkuntzako ikasle baino gehiago etorri ziren unibertsitatera ekitaldiaz gozatzera.
Trasteak ForoTech 2018an parte hartu zuen hainbat tailer antolatuz: Scratch Makey Makeyrekin bideo-jokoak sortzeko, Kodetu plataformaren bidezko programazio erronkak sortzeko, App Inventor aplikazio mugikor bat sortzeko eta Arduino eta Fenderinorekin tailer bat, non ikasleek beren musika tresnak muntatu eta programatu zituzten.
Deusto FabLab- eko tailerretan parte hartu ahal izan zuten, ehun-biniloarekin kamisetak pertsonalizatzeko, egur eta metakrilatozko 3D puzzle bat egiteko, eta telefono mugikorretarako eta tabletetarako euskarri bat egiteko.
Aurtengo ezustekoetako bat ANDeROID web seriearen estreinaldia izan da, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak ilusio handia jarri duen proiektu bat, teknologiako profesionalen lana gizartera hurbiltzeko.
Horrez gain, ikasleek Deustuko Unibertsitateko klaustroan kokatutako teknologia erakusketara bisita gidatuak egiteko aukera izan zuten, non gure inguruko enpresa eta erakundeen proposamen teknologiko desberdinak ikusi zituzten.