2024ko ekainaren 25ean tarte bat pasatzeko aukera izan genuen 15 eta 17 urte bitarteko 24 gazterekin, MOONean jolasten, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean antolatutako udako campusean. MOON mahai jokoaren bidez, sistema bitarrean zenbatzen eta eragiketa logikoak eta matematikoak egiten ikasi zuten, benetako ordenagailu batek egingo lituzkeen bezala (batu, kendu, bit-ak biratu, bit-ak kopiatu, ate logikoak), eta kontzeptu horiekin lehen harremana izan arren, arrakastaz gainditu zituzten erronkak.