2017, 2018 eta 2019ko edizioetan Donostia Week INN Berrikuntzaren Astean parte hartu genuen. Donostia Sustapenak antolatutako astea da, eta hiriko berrikuntza eta talentua sustatzea du helburu.
Trastean, Arduino eta Informatika Desentxufatuko tailerrak eskaini genizkien Donostiako hainbat ikastetxetako ikasleei. Hiru edizioetan zehar, hainbat tailer egin ditugu hainbat ikastetxetan eta Talent Housen.
Parte hartu duten ikastetxeak:
Gainera, 2019ko edizioan, “Pentsamendu Konputazionala Curriculumean Integratu” saioa eskaini genien haur, lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleei. Saio horretan, etapa bakoitzean lantzen diren teknologiez eta ikaskuntza-helburuez hitz egin genuen, ikaskuntza-sekuentzia logiko bati jarraituz, eta baliabideen azalpena eman genuen, parte hartzaileek kuxkuxean ibiltzeko eta galdetzeko aukera izan dezaten.