Emakumeak Zientzian – Pentsamendu Konputazionalari buruzko tailerrak Deustun

Otsailaren 10ean Donostian eta 11n Bilbon. Otsailaren 11 ospatu eta aldarrikatu dugu!

Otsailaren 11n Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Urte osoan zehar, TrasteaClubaren bidez (https://trastea.club /), eta egun berezi hauetan ere, STEAM arloak landu nahi izaten ditugu gazteekin. Kasu honetan, bigarren hezkuntzako 60 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute gure tailerretan. Pentsamendu Konputazionala landu dugu, kode bitarra eta eragiketa aritmetiko-logikoak irakasten dituen MOON mahai-jokoaren bidez.

Pentsamendu Konputazionaleko tailerra mahai-jokoen bidez lantzea erakargarria eta hezigarria da ikasleentzat. Teknologiak gailurik erabili gabe nola funtzionatzen duen ulertzeko, jolastuz eta erronkak ebatziz garatu dute ikasleek beren pentsamendu konputazionala. Mahai-jokoen bidez modu dibertigarri eta praktikoan ikasi dute zer diren sistema bitarra, eragiketa logiko-matematikoak eta blockchaina.

Erlazionatutako edukia