
Deustuko Unibertsitateak FIRST LEGO League Euskadi antolatzen du Bilboko eta Donostiako campusetan, gazteek zientziarekiko eta teknologiarekiko duten interesa pizteko nazioarteko hezkuntza programa. Taldeko ikaskuntzako esperientzien, esperientzia dibertigarrien eta erronka tematiko errealen bidez, mundu zientifiko eta digitaleko trebetasunak garatzen dira, eta hainbat balio sustatzen dira, hala nola gauza berriak ezagutzea, berrikuntza, inklusioa eta talde-lana.
FIRST LEGO League Euskadi Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta EHUk antolatzen dute.
Edizio bakoitzean, FIRST LEGO Leagueko nazioarteko erakundeak proposatzen duen erronka tematikoa desberdina izaten da.
FIRST LEGO League-k STEAM bokazioa sustatzen du. Ekimen honek aurkikuntzaren, berrikuntzaren, inklusioaren eta talde-lanaren garapena sustatzen du, dibertsioaren eta laguntasunaren bitartez, besteak beste.
FLLn parte hartzeko modu asko daude, talde moduan, berrikuntza proiektu bat eta robot jokoa prestatzen, edo boluntario moduan ere bai. Etorri FLL gertutik ezagutzera eta eman izena hemen boluntario izateko.
Informazio gehiago: FLL EUSKADI DEUSTO