MISStoHIT (https://misstohit.deusto.es/es/index.html) europar proiektu bat da, STEM diziplinetako (zientzia, teknologia, ingeniaritza, matematika) okerreko kontzeptuak ikaskuntza eta irakaskuntza metodo eraginkorragoen bidez jorratzeko helburua duena.
Partzuergoak arakatzean (Inquiry Based Learning) oinarritutako ikaskuntzako jarduerak garatu ditu eta objektu fisikoak erabili ditu. Jarduera horiek, gainera, genero berdintasuneko alderdiak izango dituzte kontuan.
Hona hemen gai batzuk: gustua eta zaporea, korronte elektrikoa, indarrak eta mugimendua, beroaren eroapena edo argiaren islapena eta errefrakzioa.
Material guztiak gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez daude eskuragarri: https://misstohit.deusto.es/eu/index.html