Otsailean zehar, Zientzia eta Teknologiarekin Trasteatzen programa gauzatu dugu gazteriaren arloan lan egiten dutenentzat.
Programaren helburu orokorra pentsamendu konputazionalaren garapenari eta zientzia eta teknologiaren zabalkundeari eta sustapenari buruzko askotariko baliabideak ezagutaraztea izan da, arautu gabeko hezkuntzako guneetan gazte taldeentzat egokiak izan daitezen.
Programaren helburuen artean, IKTen arloko trebetasunak eta trebetasun zientifikoak garatzea nabarmentzen da, hala nola pentsamendu konputazionalaren garapenaren inguruko dinamizazio kulturala sustatzea eta gazteen artean gertaera zientifikoei buruzko ikerketa, azterketa, gogoeta eta eztabaida sustatzeko baliabideak eta tresnak ezagutaraztea.
Programa hiru saiotan egin da, eta parte hartzaileek pentsamendu konputazionalaren oinarriak eta hura lantzeko baliabideak, hainbat gai gamifikatzeko tresna teknologikoak eta gazteekin elkarreraginean aritzeko tresnak eta ikerketa eta metodo zientifikoa lantzeko baliabideak jorratu dituzte.
Programa horren osagarri gisa, 2020ko ekainaren 11n, “Zientzia eta teknologia gure egunerokoan” online hitzaldia eskaini genuen, parte hartzaileei gogoeta eragiteko gure bizitzan zientziak eta metodo zientifikoak duten garrantziaz, STEAM direlakoez eta gure ingurunean daudenez, eta pentsamendu konputazionala denbora librean lantzeko arrazoiez.
Gainera, prestakuntzako gaia ezagutzera emateko asmoz, Gazteen Euskal Behatokiko buletin digitalean, Gazte.doc aldizkarian, Gazteen Euskal Behatokiko buletin digitalean, Fomentando la cultura científico-tecnológica artikulua argitaratu dugu.