
Artxandako Trueba Ikastetxetik (Bilbao), Ángeles Custodios Ikastetxetik (Bilbao) eta Karmengo Ama ikastetxetik (Zornotza) etorritako ikasleek parte hartu zuten urriaren 21ean Bilbon egindako jardunaldian.
Urriaren 23an Donostiako campusaren txanda izan zen. El Pilar ikastetxetik (Irun) eta Txingudi BHItik (Irun) etorritako ikasleek parte hartu zuten.
Jardunaldien helburua da arlo zientifiko-teknologikoekin lotutako lanbideak eta lan-aukerak ezagutaraztea, euskal industria, zientzia eta teknologia arloko profesionalekin elkarrizketak eginez, STEAM Sare sareari esker. Euskal gazteek matematikarekiko, zientziarekiko eta teknologiarekiko duten interesa areagotzeko eta haien ikaskuntza hobetzeko elkarrekin lan egiten duten ikastetxeen eta eragile sozioekonomikoen sarea da STEAM Sare. Hainbat arlo eta profiletako 33 profesionalek hartu zuten parte jardunaldi interesgarri horietan.
Lanbide-orientazioko jardunaldi horiek Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak eta Hezkuntza Sailak bultzatzen dituzte, Eusko Jaurlaritzaren STEAM Euskadi Estrategiaren barruan, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, eta, oraingo honetan, Deustuko Unibertsitateak antolatu ditu.