GALAXIA – Etorkizuna argitzen

GALAXIA programaren helburua da 14 eta 17 urte bitarteko gazteen orientazio profesionala hobetzea, batez ere STEM arloekin lotutakoena (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika).
Food Educators

Food Educators EIT Food programa bat da, gazteen artean elikadura aukera osasungarriak eta jasangarriak sustatzea eta gure elikadura sistemak behar dituen aldaketa eragileak izatera animatzea helburu duena. Hezkuntza-baliabide ugari eskaintzen ditu, ikasleei beren elikadurari buruzko erabaki informatuak hartzeko eta nekazaritzako elikagaien sektorean karrerak esploratzeko inspirazioa emateko diseinatuak.
STEM Orientazio Jardunaldiak Deustuko Unibertsitatean

DBH 4. mailako 220 ikaslek eta 33 profesional parte hartu zuten, urriaren 21ean eta 23an, Deustuko Unibertsitateko campusetan egindako STEM Orientazio Jardunaldietan.
EOLOS Smart Factory

Tailer honen helburua 15 eta 18 urte bitarteko ikasleei ingeniaritzaren hainbat arlo, haien arteko desberdintasunak eta, proiektu berean, profil anitz eta askotarikoen lankidetza nola beharrezkoa den aurkeztea da.
Eolos Smart Factory tailerrak 23/24 ikasturtean

Beste edizio batez, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatetik Eolos Smart Factory tailerrak egin ditugu 2023/24 ikasturtean.