FIRST LEGO League Euskadi Bilbao

fll trofeos

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak Deustuko Unibertsitatearekin, EHUrekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera, FIRST LEGO League Euskadiren 15. edizioaren finala ospatu zuen 2024ko martxoaren 2an. Nazioarteko erakundeak edizio honetarako proposatutako erronka zaletasunen eta sormenaren ingurukoa izan da, eta Masterpiece erronkaren bidez bideratu da. Bilboko campuseko finalean, Bizkaiko 16 ikastetxetako 41 taldek parte hartu zuten, 289 ikaslek eta 63 irakaslek. 80 boluntario baino gehiagok lagundu zieten taldeei eta Bilboko TREE-STYLE, Begoñazpi Ikastola, eta Gernikako SANFITEK TEK, San Fidel Ikastola izan ziren talde irabazleak eta Estatuko finalera pasatu ziren.

Erlazionatutako edukia