Pantailak gelan? Ez dena, ez ezer ez. Zentzuz.

Joan den urriaren 28an, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Trasteak eztabaida parte-hartzaile bat antolatu zuen lehenengo eta bigarren hezkuntzako irakasleentzat, ikasgelan pantailen erabilerari buruz hausnartzeko.

Azken urteotan, oso iritzi desberdinak sortu ditu gailu digitalen presentziak ikastetxeetan. Batzuek ikaskuntzarako abantailak defendatzen badituzte ere, beste batzuek eragina zalantzan jartzen dute eta irakaskuntza-metodo tradizionalagoen alde egiten dute.

Iratxe Menchaca Sierrak eta Pablo Garaizar Sagarmínagak zuzendutako saioak aukera eman zuen bi ikuspegiak lantzeko eta hezkuntzan teknologia zentzuz nola erabili hausnartzeko.

Gainera, eztabaidarako gune bat zabaldu zen eta irakasleek beren esperientziak, zalantzak eta kezkak partekatu ahal izan zituzten ikasgeletan tresna digitalak txertatzeari buruz.

Horrelako ekimenekin, Trasteak irakasleentzako topaketa- eta hausnarketa-guneak sortu nahi ditu, teknologia irizpidez erabiliko den hezkuntza sustatzeko, ikaskuntza-beharren arabera eta ikastetxe bakoitzaren errealitatea kontuan hartuta.

Erlazionatutako edukia