Eolos Smart Factory tailer bat da, 15 eta 18 urte bitarteko ikasleei ingeniaritzaren arlo desberdinak ezagutaraztea du helburu, arlo horien arteko desberdintasunak ezagutaraztea eta, proiektu berean, profil ugari eta askotarikoen lankidetza beharrezkoa dela begien bistan jartzea ere bai.
4.0 industriaren testuinguruan, parte hartzen duten taldeek robot bat konfiguratu eta programatu behar dute, energia berriztagarrien garapena sustatzen duen fabrika adimendun baten produkzio unitateekin lotutako erronka batzuk lortzeko.