Inspira STEAM (https://inspirasteam.net /) proiektu aitzindaria da, zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa sustatu nahi duena gazteen artean, batez ere nesken artean. Sentsibilizazio eta orientazio ekintzak egiten dituzte, ikerketa, zientzia eta teknologia munduko emakume profesionalen eskutik. Taldeko mentoring edo aholkularitza teknika erabili den lehen aldia da STEAM gaiak (Sciencia, Technology, Engineering, Arts and Maths ingelesez) sustatzeko lehen hezkuntzako ikasleen artean.Inspira STEAM (https://inspirasteam.net/) es un proyecto pionero cuyo objetivo es fomentar el interés hacia la ciencia y la tecnología entre la juventud, especialmente entre las chicas. Está basado en acciones de sensibilización y orientación que imparten mujeres, y también hombres, profesionales del mundo de la investigación, la ciencia y la tecnología. Se trata de la primera vez que se utiliza la mentoría grupal en un proyecto de fomento de las STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) entre estudiantes de primaria.
Proiektuaren muina aholkulariak dira; beren borondatez haien eguneroko bizitza azaltzen diete neska-mutilei eskola-orduetan egiten diren 6 lan saiotan. Denak dira emakume zientzialari eta teknologoak, lanbidean hainbat esparrutan dihardutenak: akademikoan, enpresan, ikerketan, kudeaketan etab.
Emakume zientzialari eta teknologo hurbilen erreferente berriak ematea.
Neskek eta mutilek STEAM arloko lanbideak ezagutzea.
Garapena gizonen eta emakumeen artean gauzatu beharraz kontzientziatzea, eta ANIZTASUNAREN aberastasuna baloratzea.
Zientzia eta teknologiako ikasketen inguruan SENTSIBILIZATZEA eta orientazioa ematea.
Historiako STEAM emakumeak, gaur egungoak eta iraganekoak, BEGIEN AURREAN JARTZEA eta daukaten garrantzia aitortzea.
Arlo horietan dauden ESTEREOTIPOEN berri ematea, nesken eta mutilen erabakiak baldintzatu ez ditzaten.
Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko 1. mailako ikasleentzat.