
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitatearekin, EHUrekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera, FIRST LEGO League Euskadiren 17. edizioaren finala egin zuten 2026ko otsailaren 28an. Edizio honen erronka tematikoa UNEARTHED izan zen, arkeologia eta antzinako zibilizazioen azterketa ardatz hartuta.
Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusera 80 boluntario eta 6 eta 16 urte bitarteko 392 gazte (entrenatzaileak barne) joan ziren, Bizkaiko eta Gipuzkoako 17 ikastetxetako 25 Challenge taldetan (10-16 urte) eta 17 Explore taldetan (6-9 urte) banatuta.
Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean 391 parte-hartzaile izan ziren, 20 ikastetxetako 45 taldetan banatuta (26 Challenge eta 19 Explore). Gainera, 87 boluntariok lagundu zieten taldeei jardunaldi osoan zehar, eta torneoaren garapena erraztu zuten.
Egoitza bakoitzeko talde irabazleek apirilaren 11n Burgosen egingo den Estatuko finalean parte hartuko dute.