
OSOS ( https://osos.deusto.es/ ) Europar Batasunaren Horizon 2020 Ikerketa eta Berrikuntza Programaren (741572 zk.) barruan dagoen ikerketa proiektu bat da, eta bertan 12 herrialdetan 100 Eskola Ireki Gune sortuko ditugu, bai Europakoetan bai Europatik kanpokoetan.
Eskola Irekiaren kulturak esan nahi du Eskola Irekia eta bere ingurunea lankidetzan aritzen direla helburu komun batekin: ikasleen hezkuntza-garapena.
OSOSen, eskolak esperientzia praktikoaren bidez eskola ireki bihurtzea nahi dugu. Horretarako, OSOS Accelerators izeneko jarduera eta jardunbide egokien biltegi bat dugu, eskolak berrikuntzarantz eta Eskola Irekien kulturarantz bizkortuko dituena.