Trastea, STEAM Euskadi zigilua

2016tik gaur arte, Trastea.club hainbat erakunde eta ikastetxerekin lankidetzan aritu da Pentsamendu Konputazionalean (PK) irakasleak gaitzeko ekintzetan. Prestakuntza horiek integrazio didaktikoan, ikaskuntzaren aurrerapenean, gaitasunen garapenean eta ebaluazio prozesuetan oinarritzen dira. Eskariaren araberako prestakuntza-eskaintza da, ikastetxe bakoitzaren beharretara eta interesetara egokitua.

Donostia Week INN Donostia Sustapena

2017, 2018 eta 2019ko edizioetan Donostia Week INN Berrikuntzaren Astean parte hartu genuen. Donostia Sustapenak antolatutako astea da, eta hiriko berrikuntza eta talentua sustatzea du helburu.