
TRASTEAko lantaldeak 2019ko urrian eta azaroan lagundu du EDE Fundazioak eta Azkuna Zentroak antolatutako Sintetizatuz tailerrean. Sintetizatuz programak bi hilabetez artea, teknologia eta gizartea nahasten ditu, esperimentazioaren bidez.
15 eta 18 urte bitarteko neska gazteei zuzendutako soinu elektronikoan eta pentsamendu konputazionalean hasteko tailerra da.
Soinu elektronikoari eta pentsamendu konputazionalari buruzko sarrera saioan, musikak eta teknologiak gazteen artean pentsamendu kritikoa eta sortzailea sustatzeko duten ahalmena aztertuko dugu.
Esperientziaren bideoak: