SoundScapes proiektua amaitu da

Bi urteko lanaren ondoren, Soundscapes proiektu europarra amaierara iritsi da, soinuaren mundua sonifikazioaren bidez esploratzeko eta ikasgelan aplikatzeko hezkuntza baliabide berritzaileak sortzeko helburua lortuz.

Bridging the Gap

Bridging the Gap: Connecting Computational Thinking from Classroom to Society (pentsamendu konputazionala gela eta gizartea konektatzen) Erasmus+ek finantzatutako bi urteko proiektu bat da, 2026aren amaierara arte luzatuko dena.

Emakumeak Zientzian – Pentsamendu Konputazionalari buruzko tailerrak Deustun

Otsailak 11, neska eta emakumearen nazioarteko eguna ospatzen dugu. Urte osoan TrasteaClub (https://trastea.club/) ekimenaren bidez eta egun hauetan ere landu nahi ditugu STEAM arloak gazteekin. Kasu honetan, 60 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute tailer hauetan. Pentsamendu Konputazionala lantzeko mahai jokoan erabili ditugu: MOON – kode bitarra eta eragiketa aritmetiko-logikoak erabiltzen ditu.

Trastea prestakuntzako Scratch proiektuak

Trastean ezagutza partekatzeak duen garrantzian sinesten dugu, eta horregatik, Trastearen irakasleen prestakuntza tailerrak garatzen diren bitartean garatutako proiektuen bilduma sortu dugu. Proiektu hauek guztiak Creative Commons Aitortu – Ez-Komertziala (by-nc) lizentziapean daude. Biltegi honek etengabeko hazkundean egon nahi du Trastearekin elkarlanean aritzen diren irakasle sarearen ekarpenei esker.

CTPrimED

Computational Thinking in Primary Education (https://computationalthinking.education/es /) europar proiektu bat da eta Deustuko Unibertsitateak Nemo Amsterdamgo Zientzia Museoa buru duen partzuergoan parte hartzen du, Curasaoko Tinkersjop erakundearekin lankidetzan. Proiektu honek lehen hezkuntzako irakasleentzako eta ikasleentzako materialak eskaintzen ditu, pentsamendu konputazionalarekin lotutako kontzeptuak ikasgelan txertatzeko.