STEAM tailerra genero ikuspegiarekin arabako ikastetxeetan

STEAM arlora sarrera bat, arlo hauen ikuspegia zabaltzeko eta interesa eta jakin-mina sustatzeko helburuarekin, genero ikuspegia integratuz.
Arabako hiru hezkuntza-zentroetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasleek genero-ikuspegia duten STEAM tailerretan parte hartu dute.

Guztira, Lautada Ikastolako (Agurain), Dulantzi Ikastetxeko (Alegria Dulantzi) eta CEIP Elciego HLHIko (Eltziego) 85 ikaslek hartu dute parte Arabako Foru Aldundiak eta Euskadiko Teknologia Parkeak bultzatutako ekimen honetan, Deustuko Unibertsitateak bultzatutako Inspira STEAM proiektuaren baitan.

Bi saiotan zehar, ikasleek STEAM zer den ezagutzeko eta estereotipoekin lan egiteko aukera izan zuten, STEAMen lan egiten duen pertsona bat nolakoa izango den imajinatuz eta STEAM lanbide edo erronka bat betetzeko beharrezkoak diren trebetasunei buruz hausnartuz.

Lehenengo saioa irakasleekin egin zen gelan, eta bigarrena Deustuko Unibertsitateko profesionalek gidatu zuten. Bigarren saioan, taldeka lan egin zuten STEAM erronka bat konpontzeko: marrazki makina bat eraikitzea, espageti egiturarik altuena sortzea edo Bee-Bot-arekin etiketa jolastea.

Talde guztiek lan bikaina egin dute! Hona hemen haien sorkuntzen lagin bat.

Eduki erlazionatua