Durangoko liburutegian familientzako tailerrak

Beste behin ere, urtarrila eta martxoa bitartean, Trastea.clubek hiru STEAM tailer egin ditu familientzat Durangoko liburutegian, Bizenta Mogelen, arlo hauek familiei hurbiltzeko helburuarekin, hobeto ezagutu eta gauza berriak modu praktiko eta dibertigarrian partekatu eta ikas ditzaten. 

Helburu horrekin, hiru tailer desberdin antolatu genituen: bata jokoei buruzkoa informatikaren oinarriak ulertzeko; bestea, berriz, informatika-jarduerekin, txartelekin zenbaki bitarrak zenbatzen, mezu enkriptatuak idazten, irudiak pixeletan kodetzen, makinek akatsak nola identifikatzen dituzten ikasteko, datuak sailkatzeko sareak ulertzeko, besteak beste; eta hirugarrena, mahai-joko bat ezagutzeko, blockchain teknologia eta nola funtzionatzen duen ulertzeko.

Erlazionatutako edukia