Ikasi egin nahi dut

  • Kodetu / Kodearen ordua

    Programatu al duzu inoiz? Uste duzun baino errazagoa da eta inguruan duzun teknologia erabiltzeko balio du. Kodeturekin programatzea zer den ulertuko duzu, eta lehenengo programak idazten ikasiko duzu, gero eta erronka zailagoak gaindituz.

    Egin proba eta ikus ezazu zenbat erronka gainditzeko kapaz zaren!

     

    Scratch

    aprenderScratch Scratch programazio ingurune erraz bat da, gazteentzat bereziki diseinatua dagoena eta bai animazioak zein ipuin edo bideo-jokoak diseinatzeko aukera ematen duena. Zure irudimena da muga bakarra! Pentsa ezazu erronka bat, eta Scratch-en bidez eman iezaiozu forma!

    Programatu zure jokoa!

     

    Make World

    Make World matematikan, biologian eta beste zientzia batzuetan oinarritzen diren mini-jokuak ebazteko ikaskuntza plataforma bat da. Gainera, zuk diseinaturiko mini-jokuetara jolastu ahal izango duzu.

    Ikusi Make World!

     

    App Inventor

    MIT App Inventor Google-ek garaturiko plataforma bat da, zeinetan mugikorrarentzako aplikazioak sortu daitezkeen. Era bisual batean eta oinarrizko tresna batzuetatik abiatuz, hainbat bloke lotu ahal izango dituzu modu erraz batean mugikorrerako app bat sortzeko.

    Programa ezazu zure lehen aplikazioa!

  • Bee-bot

    Ebatz itzazu erronka dibertigarriak, erle-robota (bee-bot) programatuz. Eman iezazkiozu beharrezko jarraibideak ibilbide zuzena egin eta helburua lor dezan. Bai hizkuntzetako zein matematikako erronkak edota labirintoak eta lasterketak ebatziko dituzu, eta handitutako errealitatea (AR) probatzeko aukera ere izango duzu!

    Eman begirada bat proposatzen dizkizugun erronkei!

     

    Lego WeDo

    LEGOren pieza klasikoekin, motor batekin, sentsore batzuk erabiliz eta ordenagailu batekin zure robota eraiki eta programatu dezakezu, Scratch erabiliz.

    Ikas ezazu zure lehenengo robota egiten!

     

    mBot

    mBot hezkuntzan oinarritutako robot bat da, bereziki STEM-en ikaskuntzara bideratuta dagoena (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Matematika). Bai mekanikako zein kontrol sistemen, elektroniko eta ingeniaritza informatikako kontzeptuak bateratzen ditu, eta mblock softwarearen bitartez robota programa daiteke, nahi dugun eran jardun dezan.
    Kablerik gabeko komunikazioa baimentzen du, elkarrekintza erraztuz. Gainera, robotaren eta osagarrien arteko konexioak RJ25 motako konektoreen bitartez egiten dira, gehiegizko kable sortak ekidituz.

     

    Arduino

    Arduino kode irekiko plataforma bat da, zeinaren bitartez erabiltzaileek objektu elektroniko elkarreragileak sortu ahal izango dituzten. Arduino plakak bai elektronika eta zirkuitu elektrikoen zein programazioaren oinarriak era erraz eta dibertigarri batean finkatzen lagunduko du. Pauso erraz batzuk jarraituz kapaza izango zara zure zirkuitua eraiki eta programatzeko, zuk nahi duzun moduan joka dezan!

    Anima zaitez zure lehen proiektua egitera!

     

    Micro:bit

    Txartel txiki programagarri bat da, programatzen ikastea errazagoa bihurtzeko helburua duena. Berezko programazio-ingurune bat dauka: Microsoft-en  MakeCode, indartsua den editore erraz bat. Txartelak hainbat sentsore eta eragingailu ditu, eta hauek programatuko ditugu guk nahi dugun moduan ibil daitezen.

    Ezagutu ezazu micro:bit!

  • Informatika desentxufatua

    Informatika ordenagailurik gabe ulertu daitekeela erakutsi nahi da. Ba al zenekien ordenagailuek soilik zero (0) eta bat (1) zenbakiak erabiltzen dituztela irudiak, soinua, hitzak eta zenbakiak adierazteko? Ulertzen duzu nola aurki daitekeen informazioa milioika daturen artean? Aurki ezazu nola funtzionatzen duten ordenagailuek joko dibertigarri batzuen bitartez!

    Ikusi ezazu, ariketa dibertigarriez lagunduta zelan funtzionatzen duten ordenagailuek.

     

    Mahai jolasak - COMPUS

    MOON jolasean jokalari bakoitza konputagailu baten barnean dagoen programa bat izango da, eta bilatzen dagoen emaitza (bits-en konbinazio zehatz bat) lortzen saiatuko da, beste kideek baino arinago.

     

    Generoa eta teknologia

    Bizitzak salbatu nahi al dituzu? Jakin nahiko zenuke zer dagoen espazioan edo itsas hobi sakonenetan? Ingurumen zale amorratua al zara? Horrela bada jar zaitez martxan! Hurrengo aurkikuntza zeuk egin dezakezu. Ikusi zeintzuk diren STEM arloko (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Matematika) lanbideak. Gizon eta emakumeok gaitasun berdina dugu horretarako, baina aukera berdinak ditugu ala ez? Berdintsu laguntzen al digute? Eta baloratzeko orduan, berdintasunez jokatzen al dute?

     

    Social Lab: hackeatu gizarte sare bat

    Social Lab itxurazko sare sozial bat da, sareko pribatutasunari buruz era praktikoan ikasteko diseinatua izan dena. Sare sozialak hackeatzeko trikimailuak jarri ahal izango dituzu praktikan, arrisku edo mehatxu barik. Social Lab-en lagun berriak egiteko, argazkiak ikusteko edo haien profileko informazioa eskuratzeko bidea aurkitu beharko duzu. Hainbat erronka gaindituko dituzu eta horrela mota horretako erasoei aurre egiten ikasiko duzu, gerora benetako sare sozialetara aplikatu ahal izango duzuna.

     

    Sormenezko elektronika

    Diseina ezazu, plastilina erabiliz bideo-jokuentzako aginte bat, edo jo ezazu pianoa bananaz egindako teklatu batekin. Makey-Makey-ren kit-ari, ordenagailu bati eta irudimen pixka bati esker horiek eta beste hainbat proiektu sortzaile sortu ahal izango dituzu.

    Proba ezazu zure sormena!

     

    Nortasun digitala

    Ba al dakizu zer den nortasun digitala? Eta, ba al duzu halakorik? Ba al dakizu zelan eratzen den? Ezagutzen al dituzu sare sozialetako lagun guztiak? Ba al dakizu zelan babestu zure nortasuna sarean? Sare sozialak oso baliagarriak dira elkarrekin komunikatzeko baita informatuta eta konektatuta egoteko ere, baina gure Nortasun Digitala kontrolatzen eta kudeatzen ere ikasi behar dugu, eta honek dituen abantaila eta arriskuez jakitun egon behar gara.

     

  • Atal honetan plazaratzen diren proiektu guztiak MissToHit izeneko programaren barne argitaratuak izan dira. MissToHit proiektu europear bat da, STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Matematika) disziplinan sor daitezkeen kontzeptu akatsak ekiditzea helburu duena, irakaskuntza eta ikaskuntza metodo eraginkorragoei esker. Ikerketan oinarritutako ekintzak garatzen dira (Inquiry Based Learning) eta hainbat objektu fisiko erabiltzen dira. Ondoren Miss To Hit programaren barruan dauden 6 esperimentu aurkezten dira. Gainontzeko ekintzak proiektuaren web orrialdean ikus daitezke: http://misstohit.deusto.es/.

    Korronte elektrikoa

    Korronte elektrikoak elektrikoki eroalea den material batetik mugitzen diren karga elektrikoz daude osatuta. Badakigu elektroiek funtzio garrantzitsu bat betetzen dutela energia sortzeko orduan, baina, ezagutzen al dugu zirkuitu elektrikoetan dagoen korronte fluxuaren funtzionamendua? Ba al dakigu nola funtzionatzen duen pila batek? Ikerketa aktiboaren bitartez erantzuna emango diegu galdera guzti hauei.

     

    Indarra eta higidura

    Uste al duzu objektu bat noranzko batetan azeleratuz gero beti noranzko berean mugituko dela? Eta objektu borobil baten inguruan mintzo bagara? Eta objektu hori komuneko paper-biribilki bat edo txirrika bat bada?  Hemen galdera horiek erantzuteko zenbait esperimentu aurkituko dituzu.

     

    Berotegi-efektua

    Lurra eta Ilargia Eguzkitik gutxi gora behera distantzia berdinera dauden arren (150 milioi kilometro), biek tenperatura guztiz desberdinak dituzte, atmosferaren bilakaera eta atmosferaren presentziarekin erlazionatuak. Ezagutzen al duzu atmosferaren egitura? Ulertzen al dugu haren funtzionamendua? Atmosferarekin lotuta hain entzuna den berotegi-efektua daukagu. Ba al dakigu zein ondorio dituen atmosferan? Eta, garrantzitsuena, ona ala txarra al da?

     

    Dastamena eta zaporeak

    Egia al da zaporeen mapa bat daukagula mingainan? Berdin igertzen al ditugu zaporeak gure zentzuetako bat aktibo ez badaukagu? Zein sentsore mota beharko lituzke gizaki baten hautemate bera duen robot batek? Jarduera hauen bitartez eta ikerketa eta esperimentazioaren laguntzaz galdera guzti hauek erantzun egiten dira.

     

    Eroankortasuna

    Material batek bere gainazaletik korronte elektrikoa pasarazteko duen ahalmenari eroankortasun deritzo. Badakigu gure inguruan material desberdinak daudela, eta bakoitzak propietate desberdinak dituela. Horregatik, esan genezake material batzuk hotzagoak direla beste batzuekin konparatuz? Beroa trasmititzeko orduan koloreak edo materialaren gogortasuna bezalako ezaugarriek eraginik al dute? Neurtu al daiteke material baten tenperatura pertsona bakar baten irizpidea oinarritzat hartuz? Galdera hauek erantzuteko hurrengo jarduera aurkezten da:

     

    Argia

    Argiaren kontzeptuaz hitz egiten dugunean honek inguruarekin duen elkarrekintzari buruz galdera sorta bat plantea genezake. Argia zeharkatzen duen inguruneagatik eraginda dago ala independentea da? Gainontzeko objektuek argiarekin elkarreragiten al dute? Esperimentu bisualen bitartez argiaren inguruko kontzeptuak finkatu nahi dira (bereziki islapena eta errefrakzioa), aurretik planteatutako galderei erantzuna emateko asmoz.